Helburuak
- Bidaiari baten erabakiak hartzeko prozesua ulertzea.
- Profil egokia duten enoturista gehiago erakartzea.
- Helmugara iritsi baino askoz lehenago hasten diren esperientziak sortzea.
- Bisitarien harreman-datuak jasotzea, harremana mantentzeko eta joan ondoren fidelizatzeko.
- Beste hainbat bisitarientzat erreferente izanen diren review-ak lortzea.
- Gogobetetze-inkestak automatizatzea, hobetzeko puntuak aurkitzeko.
- Bisitarien Life Time Value areagotzea, fidelizazio-ekintzen bidez.
Edukiak
Enoturistak erakartzeko estrategia digitalak
- Premium bisitarien profilak eta haiek erakartzeko tresna digitalak identifikatu, bisitari errentagarrienen ezaugarriak eta portaera errepikatuz.
- Erreserba-zikloa automatizatu. Nola erabili inbound marketing estrategiak zuen web orrian erreserbak izateko.
- Erreserba-plataforma egokia aukeratu. Hautatzeko irizpideak, zertarako balio duten eta noiz erabiltzen diren: Erreserba-zentrala · Neurrira · Channel manager-a.
- Nola sortu bisitak upategira edo establezimendura iritsi aurretik hasten diren esperientziak.
Enoturismoa leialdu.
Enoturismoaren errentagarritasuna fidelizazioaren bidez
- Bisitariaren harreman-datuak automatikoki hartzeko metodologiak. Ezezagun izatetik lead izatera.
- Markarekiko harremana indartu eta salmentak bultzatzeko edukiak nola sortu. Lead nurturing.
- Datu-basea kualifikatu eta segmentatu, bisitarien elkarrekintzaren eta errentagarritasun-potentzialaren arabera. Lead scoring.
- Nola bihurtu mezu elektronikoak ardo-salmenta, review-ak, ekitaldietarako asistentzia, gogobetetze-inkestak, newsletterretarako izen-emateak edo sare sozialetako elkarreragina.
- Online dendarako eta erreserba-zentralerako konbertsio estrategiak eta tresnak, urtarokako salmenta-kanpainekin.
Irakasten
Adela Pereira. Enoturismo errentagarrirako aholkularitza digitala.
Itzuli