Arabako Errioxako Enoturismo Foroa
Enoturismoaren joera berriekin bat egiteko jardunaldia
Enoturismoarekin lotutako hainbat gaien inguruko profesional hoberenekin batera ikasi eta inspiratzeko urteroko elkargunea
Izena emateko azken eguna: abenduak 14, 12:00etan, astelehena
2020KO ARABAKO ERRIOXAKO ENOTURISMOAREN FOROAREN X. EDIZIOA
2020ko Arabako Errioxako Enoturismoaren Foroaren X. Edizioa Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatuta, 2020ko abenduaren 17 eta 18an gauzatuko da Villa Lucian Espacio Gastronomicoan (Laguardia).
Arabako Errioxako Enoturismo Foroa garatu den hamar urte hauetan, une bakoitzean joera ziren edo jarduera onak islatzen zituzten edukiak landu ditugu turismo-kudeaketaren hainbat esparrutan, bereziki enogastronomiarekin eta komunikazioarekin lotutakoak.
Hamargarren edizio honetan, galdera batzuk egingo ditugu: zein dira Arabako Errioxako merkataritza eta turismo enogastronomikoko enpresen erronkak? Zer erronka partekatzen ditu antzeko eskualdeekin?
COVID-19-ak, egin beharreko eta dagoeneko ekin diegun erronka batzuk ekarri dizkigu, baina erronkak pandemia baino haratago doaz eta egungo egoeraren gainetik begiratzea eskatzen du. Horixe nahi dugu 2020ko Foro honetan.
Erronkak askotarikoak dira, hainbat aurkeztuko dira, eta guk, munduan bizi izan den pandemiaren egoeratik abiatuta errealitateak gure erakundeei aurrean jarri dizkigun garrantzitsuenetariko batzuk aztertuko ditugu.
Benetakotasunak, enogastronomiak, ardoaren paisaiak, Arabako Errioxan bizi diren pertsonen bizitzak eta, beraz, bisitatzen gaituzten pertsonentzat duten erakargarritasunak mugatutako esparru horretan, garatu beharreko gaietako batek teknologiarekin izango du zerikusia, eta teknologia horrek nola lagun dezakeen gure negozioak hobetzen (kudeaketa, komunikazioa, merkaturatzea, bisitariaren esperientzia hobetzea…).
Eskaintzen dizkigun aukerez eztabaidatuko dugu, eta baita, batzuetan, teknologian hark bete ditzakeenak baino itxaropen gehiago jartzen ote ditugun ere.
AURREKO EDIZIOAK
2019KO ENOTURISMOAREN KOMUNIKAZIO ETA MERKATURATZE FOROAREN IX. EDIZIOA
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean antolatutako 2019ko Enoturismoaren Komunikazio eta Merkaturatze Foroaren IX. Edizioa azaroaren 14 gauzatuko da Bodegas Eguren Ugarte-n (Laguardia). Gainera, azaroaren 15ean Workshop Villa Lucia Espacio Gastronomicoan (Laguardia) egingo da.
2019ko Azaroaren 14 eta 15ean, Arabako Errioxan ospatuko den Enoturismoaren Komunikazio eta Merkaturatze Foroaren IX. Edizioak jasangarritasuna izanen du ardatz nagusi. Gaur egun ezinbesteko joera, hainbat alor barne hartzen dituena, esate baterako gizarte erantzukizun korporatiboa eta ekonomia zirkularra, eta baita edozein erakundek izan ditzakeen prozesu zein jarduerak ere.
Ingurunearekin eta gizartearekin hartutako konpromiso honek lehentasuna izan behar du baita Arabako Errioxako sektore enoturistikoarentzat ere, izan ere, soilik negozio jasangarrien alde eginez izanen gara merkatu berrietara irekitzeko gai; negozio aukera lehiakor, eraginkor eta arduratsuagoak sortu behar ditugu eskualdean eragin ekonomiko eta sozial positiboa izan dezaten.
Nobedade bat izanen dugu aurten, azaroaren 15ean workshop bat antolatuko dugu Arabako Errioxako garapen enoturistikoan aritutako erakunde guztiekin (upategiak, jatetxeak, hotelak, turismo-agenteak, etab.) eta espezializatutako touroperadoreekin. Aukera paregabea beste eskualdeetako turismo-agenteekin harremanak egiteko eta lankidetza itunak adosteko. Topaketa hauek 10 minutuko hitzorduetan eginen dira eta nahi adina touroperadorerekin egin ahalko dira.
Komunikazio eta Komertzializazio Enoturistikoa 2018 Foroaren VIII. Edizioa
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean antolatutako Komunikazio eta Komertzializazio Enoturistikoa 2018 Foroaren VIII. Edizioa 2018ko azaroaren 15 eta 16an ospatuko da, Guardiako “Villa Lucía” Ardoaren Zentro Tematikoan.
Aukeratutako gaiak 2017ko edizioan azaldutako ekarpen eta erronketatik sortu dira. Bertan, pertsonek, erakundeek eta lurraldeak berak eraberritzearekin eta berrikuntzarekin lotutako eskuduntzak eskuratzeko lan egiteko beharra antzeman zuten.
Zatozte guztiak Guardiara azaroaren 15 eta 16an, zuen zain gaude!
2017: Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren VI foroa
Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren V foroa, Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du eta 2017-ko azaroaren 16an eta 17an ospatuko da Villa Lucía Ardoaren Erakustokian, Guardian (Araba).
2016: Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren VI foroa
Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren V foroa, Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du eta 2017-ko abenduraren 3 eta 4 ospatuko da Villa Lucía Ardoaren Erakustokian, Guardian (Araba).
2015: Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren V foroa
Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren V foroa, Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du eta 2017-ko abenduraren 3 eta 4 ospatuko da Villa Lucía Ardoaren Erakustokian, Guardian (Araba).
2014: Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren IV foroa
Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren IV foroa, Euskadi Gastronomikarekin elkarlanean, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du eta 2017-ko azaroaren 13 eta 14 ospatuko da Villa Lucía Ardoaren Erakustokian, Guardian (Araba).