Loading...

Enoturismo errentagarria: bisitariak erakartzeko eta fidelizatzeko modua

Enoturisten erakartzea eta fidelizatzea automatizatzen

Helburuak

  • Bidaiari baten erabakiak hartzeko prozesua ulertzea.
  • Profil egokia duten enoturista gehiago erakartzea.
  • Helmugara iritsi baino askoz lehenago hasten diren esperientziak sortzea.
  • Bisitarien harreman-datuak jasotzea, harremana mantentzeko eta joan ondoren fidelizatzeko.
  • Beste hainbat bisitarientzat erreferente izanen diren review-ak lortzea.
  • Gogobetetze-inkestak automatizatzea, hobetzeko puntuak aurkitzeko.
  • Bisitarien Life Time Value areagotzea, fidelizazio-ekintzen bidez.

Edukiak

Enoturistak erakartzeko estrategia digitalak

  • Premium bisitarien profilak eta haiek erakartzeko tresna digitalak identifikatu, bisitari errentagarrienen ezaugarriak eta portaera errepikatuz.
  • Erreserba-zikloa automatizatu. Nola erabili inbound marketing estrategiak zuen web orrian erreserbak izateko.
  • Erreserba-plataforma egokia aukeratu. Hautatzeko irizpideak, zertarako balio duten eta noiz erabiltzen diren: Erreserba-zentrala · Neurrira · Channel manager-a.
  • Nola sortu bisitak upategira edo establezimendura iritsi aurretik hasten diren esperientziak.
    Enoturismoa leialdu.

Enoturismoaren errentagarritasuna fidelizazioaren bidez

  • Bisitariaren harreman-datuak automatikoki hartzeko metodologiak. Ezezagun izatetik lead izatera.
  • Markarekiko harremana indartu eta salmentak bultzatzeko edukiak nola sortu. Lead nurturing.
  • Datu-basea kualifikatu eta segmentatu, bisitarien elkarrekintzaren eta errentagarritasun-potentzialaren arabera. Lead scoring.
  • Nola bihurtu mezu elektronikoak ardo-salmenta, review-ak, ekitaldietarako asistentzia, gogobetetze-inkestak, newsletterretarako izen-emateak edo sare sozialetako elkarreragina.
  • Online dendarako eta erreserba-zentralerako konbertsio estrategiak eta tresnak, urtarokako salmenta-kanpainekin.

Irakasten

Adela Pereira. Enoturismo errentagarrirako aholkularitza digitala.

Itzuli

CAMPUSTXARTELA
Har ezazu campus-txartela eta goza itzazu Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoko ikastaro guztiak. Sar zaitez enoturismoan espezializatutako formazio mundu ikaragarrian, oso prezio berezian (BEZa ez barne)
Txartela erosia
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.