Ardoaren aurkezpena eta salmenta ostalaritzan eta enoturismoan
Ardoaren aurkezpenari balioa ematea. Sommeliertzari beste jomuga praktiko eta profesional batzuk eskaintzea. Merkaturatzeko bide eta formatu berritzaileak antzematea. Baliabide erabilgarriak aurkeztea, sommeliertza enoturismoaren arloan eraginkorki txertatzeko.
Ardoa zerbitzatzea eraginkortasun bikaineko tresna bihurtzea, talde edo marka baten baloreak transmititzeko, izan upategia edo ostalaritzako establezimendua. Berrikuntza eta praktikotasun kutsu nabarmenaz, ikusiko dugu zer perspektiba berri dituen ardoaren aurkezpenak eta salmentak enoturismoaren eremu aldakor eta zirraragarrian.