Loading...

WSET® IKASTAROA 3. MAILA – ARDO ULERTZEN, ESTILOA ETA KALITATEA AZALTZEN (GAZTELERA)


Profesional zein aldez aurreko maila handiko ezagutza duten zaletuentzako goi mailako kualifikazioa. Ardoaren estilo, kalitate eta salneurrian eragiten duten faktoreen ezagutza sakona emango duena. Formazioa amaitu ostean, munduko ardo garrantzitsuenen ezaugarriak deskribatzeko, ardoak modu zehatzean baloratzeko eta oinarri sendoa duten aholkuak emateko gai izanen da.

Beharrezkoa da, klaseak hasi aurretik, emandako materialarekin norberak 80 orduko prestaketa egitea.

Prezioa:

1200€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen bazkideentzat –1300€ bazkide ez direnentzat.

Datak:

2020ko ekainaren 15etik 18ra – Klaseak ingelesez (egunean 8 orduz)

2020ko ekainaren 22tik 25era – Klaseak gaztelaniaz (egunean 8 orduz)

2020ko ekainaren 26an – Azterketa Ingelesez eta Gaztelaniaz

Helburuak:

Ikasturte amaieran ikaslea honakoak egiteko gai izanen da:

  • Munduko ardo lasaien ekoizpenean eragina duten faktore natural eta gizatiar nagusiak identifikatu, nola mahastian hala upategian, eta faktore hauek ardoaren estiloan, kalitatean eta salneurrian duten eragina azaldu.
  • Munduan ardoa ekoizten duten eskualde nagusietan egindako ardo lasaien ezaugarriak identifikatu eta deskribatu, eta mahastian, upategian, legerian eta komertzioan faktore natural eta gizatiarrek ardoaren estiloan, kalitatean eta salneurrian izan dezaketen eragina azaldu.
  • Munduko ardo apardun nagusien ezaugarriak identifikatu eta deskribatu, eta mahastian, upategian, legerian eta komertzioan faktore natural eta gizatiarrek ardoaren estiloan, kalitatean eta salneurrian izan dezaketen eragina azaldu.
  • Munduko ardo zintzo nagusien ezaugarriak identifikatu eta deskribatu, eta mahastian, upategian, legerian eta komertzioan faktore natural eta gizatiarrek ardoaren estiloan, kalitatean eta salneurrian izan dezaketen eragina azaldu.
  • Ardo kontuetan bezero eta langileak informatu eta aholkatzeko gaitasuna erakutsi.
  • Munduko ardo lasai nagusien funtsezko ezaugarriak modu zuzen eta zehatzean deskribatu, eta deskribapen hori ardoak kontsumorako duen kalitate eta egoera ebaluatzeko baliatu.
  • Edukiak:

  • Ikastaroaren sarrera eta Dastatze Teknika
  • Faktore naturalak eta gizakion eragina mahastian
  • Estiloan, kalitatean eta salneurrian eragina duten giza faktoreak upategian
  • Alemania, Alsazia, Austria eta Hungariako Tokaj eskualdeko Zuriak
  • Borgoina, Loira Ibarreko eta Bordeleko Zuriak
  • Bordeleko, Frantziako hego-mendebaldeko eta Loira Ibarreko Beltz eta Gorriak
  • Borgoinako ardo beltzak, eta Rodano iparraldeko ardo zuri eta beltzak
  • Beltzak, zuriak eta gorriak Rodano hegoaldean eta Frantzia hegoaldean. Espainiako Beltzak, 1. zatia eta Espainia eta Portugaleko Zuriak
  • Espainia iparraldeko Beltzak eta Italia iparraldeko Beltz eta Zuriak
  • Italia erdialde eta hegoaldeko Beltz eta Zuriak, Portugaleko Beltzak eta Greziako Beltz eta Zuriak
  • Ardo beltzen Premium Eskualdeak Mundu Berrian
  • Ardo zurien Premium Eskualdeak Mundu Berrian
  • Mundu Berriko eskualdeko espezialitateak
  • Munduko Apardun Ardoak
  • Munduko Ardo Sendotuak
  • Azterketa:

    Ikasleek azterketa teorikoa ( aukera anitzeko 50 galdera dituen testa eta lau galderen inguruko idazlana) eta azterketa praktikoa (bi ardoren dastatze itsua) egin beharko dituzte. Azterketa teorikoak 2 ordu iraungo du eta praktikoak 30 minutu. Azterketa gainditzeko gutxienez %55eko nota lortu beharko dute azterketaren atal bakoitzean: test moduko galderak, idazlanerako galderak eta dastatze itsua.

    Azterketa osoa gainditzen ez dutenek, hau da, atal teorikoa edo atal praktikoa gainditzen ez dutenek, ondorengo deialdietan aurkezteko aukera izanen dute, dagokion tasa ordainduta.

    Azterketa guztiak WSET®-en Londreseko egoitzatik bidaliko dira, bertan zehaztuko dira azterketa bakoitzaren edukiak.

    Artean Winesek kudeatuko ditu azterketak eta WSET®-en egoitzara bidaliko ditu, bertan zuzendu eta ebalua ditzaten.

    Ikastaro-emailea:

    Artean Wines ardo eskola, WSET® ikastaroen hornitzaile ofiziala

    Oharrak:

    Prezioak matrikula, klaseak, laguntza materialak eta azterketa deialdi bat hartzen ditu barne.

    WSET® araudia

    Itzuli