Loading...

WSET® IKASTAROA 2. MAILA – ARDOAK ETIKETATIK HARAGO (GAZTELERA)


Ardoaren ezagutza egokia ematera eta lan trebetasun eta eskuduntzak finkatzera zuzendutako kualifikazioa. Eskualde eta nazioarteko barietate nagusiei ekiteaz gain, eskualde ekoizle nagusietako etiketak ulertu eta ardo dastatze eta aukeratze egokia egiteko jarraibideak emango dira.

Beharrezkoa da, klaseak hasi aurretik, emandako materialarekin norberak 10 orduko prestaketa egitea.

Prezioa:

700€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen bazkideentzat – 775€ bazkide ez direnentzat.

Datak:

2020ko urtarrilaren 27 eta 28an – Klaseak ingelesez (egunean 8 orduz)

2020ko urtarrilaren 29 eta 30ean – Klaseak gaztelaniaz (egunean 8 orduz)

2020ko urtarrilaren 31n – Azterketa Ingelesez eta Gaztelaniaz

Helburuak:

Ikasturte amaieran ikaslea honakoak egiteko gai izanen da:

Ingurumenaren eraginak eta mahasgintzaren aukerak, eta ardoaren estilo eta kalitatean nolako eragina duten biek ala biek ulertu.

  • Ardogintzak eta botilan egindako zahartze prozesuak ardoaren estilo eta kalitatean duten eragina ulertu.
  • Ingurumenaren eraginek, mahasgintzaren aukerek, ardogintzak eta botilan egindako zahartze prozesuak mahats barietate nagusiekin egindako ardoen estilo eta kalitatean duten eragina ulertu.
  • Eskualde mailan mahats beltz eta zuriz egindako ardoen estilo eta kalitatea ezagutu.
  • Ekoizpen prozesuak ardo apardun eta oparoengan izan dezakeen eragina ulertu.
  • Ardoaren biltegiratze eta zerbitzatzearen funtsezko oinarri eta prozesuak ulertu, eta baita ardoaren eta janariaren arteko harmonizazioarenak ere.
  • Edukiak:

  • 1. Saioa- Ikastaroaren saarrera. Dastatze teknika. Uztartzea eta zerbitzatzea.
  • 2, saioa – Ardo beltzen ekoizpenean eragiten duten faktoreak. Pinot Noir, Zinfandel/Primitivo.
  • 3. Saioa- Ardo zuri, gozo eta gorrien ekoizpenean eragiten duten faktoreak. Riesling, Chenin Blanc, Sémillon/Semillon, Furmint.
  • 4. Saioa- Chardonnay, Sauvignon Blanc, Pinot Grigio/Pinot Gris, Gewurztraminer, Viogner, Albariño.
  • 5. Saioa- Merlot, Cabernet Sauvignon, Syrah/Shiraz.
  • 6. Saioa- Gamay, Garnacha, Tempranillo, Carmenere, Malbec, Pinotage.
  • 7. Saioa- Cortese, Garganega, Verdicchio, Fiano, Nebbiolo, Barbera, Corvina, Sangiovese, Montepulciano.
  • 8. Saioa- Ardo apardun eta sendotuak
  • Azterketa:

    Ikasleek aukera anitzeko 50 galdera dituen 60 minutuko azterketa egin beharko dute.

    Azterketa gainditzeko galderen %55 zuzen erantzun beharko dira. Azterketa gainditzen ez dutenek ondorengo deialdietan aurkezteko aukera izanen dute, dagokion tasa ordainduta.

    Azterketa guztiak WSET®-en Londreseko egoitzatik bidaliko dira, bertan zehaztuko dira azterketa bakoitzaren edukiak.

    Artean Winesek kudeatuko ditu azterketak eta WSET®-en egoitzara bidaliko ditu, bertan zuzendu eta ebalua ditzaten.

    Ikastaro-emailea:

    Artean Wines ardo eskola, WSET® ikastaroen hornitzaile ofiziala

    Oharrak:

    Prezioak matrikula, klaseak, laguntza materialak eta azterketa deialdi bat hartzen ditu barne.

    WSET® araudia

    Itzuli