

Ardoaren ezagutza egokia ematera eta lan trebetasun eta eskuduntzak finkatzera zuzendutako kualifikazioa. Eskualde eta nazioarteko barietate nagusiei ekiteaz gain, eskualde ekoizle nagusietako etiketak ulertu eta ardo dastatze eta aukeratze egokia egiteko jarraibideak emango dira.
Beharrezkoa da, klaseak hasi aurretik, emandako materialarekin norberak 10 orduko prestaketa egitea.
700€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen bazkideentzat – 775€ bazkide ez direnentzat.
2020ko urtarrilaren 27 eta 28an – Klaseak ingelesez (egunean 8 orduz)
2020ko urtarrilaren 29 eta 30ean – Klaseak gaztelaniaz (egunean 8 orduz)
2020ko urtarrilaren 31n – Azterketa Ingelesez eta Gaztelaniaz
Ikasturte amaieran ikaslea honakoak egiteko gai izanen da:
Ingurumenaren eraginak eta mahasgintzaren aukerak, eta ardoaren estilo eta kalitatean nolako eragina duten biek ala biek ulertu.
Ikasleek aukera anitzeko 50 galdera dituen 60 minutuko azterketa egin beharko dute.
Azterketa gainditzeko galderen %55 zuzen erantzun beharko dira. Azterketa gainditzen ez dutenek ondorengo deialdietan aurkezteko aukera izanen dute, dagokion tasa ordainduta.
Azterketa guztiak WSET®-en Londreseko egoitzatik bidaliko dira, bertan zehaztuko dira azterketa bakoitzaren edukiak.
Artean Winesek kudeatuko ditu azterketak eta WSET®-en egoitzara bidaliko ditu, bertan zuzendu eta ebalua ditzaten.
Artean Wines ardo eskola, WSET® ikastaroen hornitzaile ofiziala
Prezioak matrikula, klaseak, laguntza materialak eta azterketa deialdi bat hartzen ditu barne.