

Ardoaren ikerketan hasten direnentzako kualifikazioa. Ardo mota eta estiloak ikusmena, usaimena eta dastamenaren bidez ikertzeko aukera emanen du. Ostalaritza eta enoturismoko langileentzako eta ezagutza urriko “winelover” eta/edo ingelesezko hiztegia handitu nahi dutenentzako egokia.
Klase aurreko ikasketa berezirik ez da behar.
Prezioa:
200€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen bazkideentzat – 275€ bazkide ez direnentzat.
Datak:
2019ko azaroaren 18an – klaseak eta azterketa ingelesez (6 ordu klase eta 30 minutuko azterketa)
2019ko abenduaren 2an – klaseak eta azterketa gaztelaniaz (6 ordu klase eta 30 minutuko azterketa)
Gida eta zehaztapen teknikoak
Helburuak:
Ikasturte amaieran ikaslea honakoak egiteko gai izanen da:
Mahasgintza eta ardogintzaren etapa nagusiak ezagutu.
Mahats mota garrantzitsuenekin egindako ardoen mota, ezaugarri eta estiloak ezagutu.
Uztartzearen oinarriak eta ardoaren funtsezko biltegiratze eta zerbitzatze praktikak ezagutu.
Ardoa deskribatu, Dastatzeko WSET® Teknika Sistematikoaren arabera.
Edukiak:
Mahatsaren atalak
Mahasgintza
Hartzidura alkoholikoa
Ardo lasai zuri, beltz eta gorrien ekoizpena
Ardo mota eta estilo nagusiak
Mahats barietate nagusiak
Barietate nagusiekin egindako ardoen adibideak
Ardoaren biltegiratzea, tenperatura
Ardoaren eta janariaren arteko elkarrekintza nagusiak
Azterketa:
Ikasleek aukera anitzeko 30 galdera dituen 45 minutuko testa egin beharko dute. Azterketa gainditzeko galderen %70 zuzen erantzun beharko dira. Azterketa gainditzen ez dutenek ondorengo deialdietan aurkezteko aukera izanen dute.
Azterketa guztiak WSET®-en Londreseko egoitzatik bidaliko dira, bertan zehaztuko dira azterketa bakoitzaren edukiak. Artean Winesek kudeatuko ditu azterketak eta WSET®-en egoitzara bidaliko ditu, bertan zuzendu eta ebalua ditzaten.
Ikastaro-emailea:
Artean Wines ardo eskola, WSET® ikastaroen hornitzaile ofiziala
Oharrak:
Prezioak matrikula, klaseak, laguntza materialak eta azterketa deialdi bat hartzen ditu barne.
WSET® araudia
Itzuli