Giza balioari eustea, kostu ekonomikoa murriztuta.
Enpresetan gertatzen den errealitatea beste modu batera bideratzea da prestakuntza honen helburua. Soldata-gastuak murrizteko beharra dagoenean, behin betiko neurriak proposatzen dira, hala ere, badira aurrezki berberak edo antzekoak lortzeko tresnak, higadura handia dakartzaten behin betiko neurriak hartu beharrik gabe.
Alde horretatik, prestakuntza honetan soldatetan aurrezteko alternatibak aztertuko dira, aurrezteko neurriak eta enpresaren giza kapitala mantentzea uztartuz.
Kontratu neurriak (bakoitzaren alde onak eta txarrak aztertuta).
Soldatak aldatzearekin zerikusia duten neurriak (bakoitzaren alde onak eta txarrak aztertuta).
Enpleguaren Aldi Baterako Erregulazioko Espedienteak erabiltzeko neurriak. (bakoitzaren alde onak eta txarrak aztertuta).
Pablo Berriocha García, Lan-Zuzenbidean aditua den abokatua.