Helburuak
- Ardo-esperientzia bat aktibatzen duten sentimenduak detektatzea.
- Produktuaren aukera emozionalak eta hari lotutako zerbitzuak garatzea.
- Ardoaren salmentan eta bisitetan emozioak eta sentimenduak erabiltzea.
Edukiak
- Neuromarketina
- Kasu praktikoak
- Marketin emozionala
- Kasu praktikoak
Bizirik gaude, aldakorrak gara, arrazoia ez da dena. Oso argi izan ditzakegu gure oinarrizko beharrak, baina... beti ager daiteke zentzumen-estimuluren bat, gure burmuina aktibatuko duena eta produktu batekiko interesa piztuko diguna, bizipen batekiko erakarpena sortuko diguna eta, ondorioz, erosketa-prozesu bati ekitera eramango gaituena.
Nola jokatzen du garunak erakarpen-konbentzitze-ekintza prozesu batean? Zer garrantzi dute emozioek, eta nola erabili eraginkortasunez ideiak transmititzean eta proposamen komertzialak aurkeztean? Horretaz guztiaz arduratzen dira neuromarketina eta marketin emozionala. Eta horri guztiari etekina ateratzen dio ardoak, zeren... Ba al da gurea baino sektore emozionalagorik?
Irakasten
Albert Martínez López – Amor, kultura, lurralde, diseinu, gastronomia eta ardogintzan espezializatutako aholkularia.
Cristina Hernando, Sommelier-a eta marketing eta enoturismo kudeatzailea
Itzuli