Produktuaren estrategia etengabe bezeroen beharretara egokitzea
Aldaketa-testuinguru batean gaude. Turismoak, oro har, eta enoturismoak, bereziki, erronka handiei egiten die aurre, aukera berriak eskaintzen dituen une honetan. Berrikuntza da, zalantzarik gabe, etorkizunaren giltzarria, baina aldaketak eskariaren beharren arabera egin behar dira, bezeroa erabaki guztien erdigunean jarriz.
Hitzaldian, ate joka dugun turismoak dakartzan erronka handiak ikusiko ditugu, eta bezeroarengandik urruntzen diren proposamenen akatsetatik ere ikasi eginen dugu.
José Antonio Donaire Benito. Gironako Unibertsitateko Turismo Fakultateko irakaslea eta turisten portaeran aditua. Mugikortasun berriei buruzko Ciconia proiektuaren zuzendaria.