Helburuak
Upategietan edo beste espazio batzuetan ekitaldi bereziak antolatzeko garaian kontuan hartu beharreko puntu nagusien ikuspegia eskaintzea, zientziaren eta artearen mundutik datozen esperientzia gastronomikora pixkanaka hurbiltzeko, multisentsorialtasunera, esaterako.
Edukiak
- Esperientziak diseinatzeko metodologiaren hastapenak. "Design thinking"-en oinarritutako metodologia, publikoa ardatz duena, eta zenbait tresna biltzen dituena, blueprint map, besteak beste.
- Esperientziaren kontzeptualizazioa eta storytelling-a. Zer kontatu? Esperientziaren muina izanen diren marka, upategi edo espazioari buruzko diskurtso paregabeak nola sortu azalduko dugu.
- Multisentsorialtasunetik esperientzien diseinura hurbiltzen. Nola kontatu? Oso garrantzitsua da esperientzia zentzumen guztiak kontuan hartuta diseinatzea. Zientziak erakutsiko digu horietako bakoitzak nola parte hartzen duen esperientzia gastronomikoan. Zer zentzumen-baliabide erabil dezakegun ikusiko dugu.
- Uztartzea esperientzia gastronomikoetan. Ardoaren eginkizuna esperientziaren barruan nola definitu, haren inguruko narratiba nola artikulatu eta dastatze-uneak nola optimizatu aztertuko dugu.
- Logistika eta espaziora egokitzea. Esperientzia gastronomikoak dituen zeregin logistikoak aztertuko ditugu, eta horiek nola kudeatu hainbat agertokitan.
- Pertsonen eta aurrekontuaren kudeaketa. Esperientziaren ideia zenbakietara nola ekarri ikasiko dugu, eta haren bideragarritasuna aztertuko dugu.
- Dokumentatzearen eta komunikatzearen garrantzia. Paral·lel-en esperientzien adibideak. Paral·lel-ek egindako esperientzia gastronomikoak errepasatuko ditugu.
Irakasten
Carles Tarrassó. Sukaldaritzako artista, esperientzien diseinuan aditua.
Itzuli