Enpresei eta ekintzaileei on line munduan emaitzak lortzen laguntzea da nire lana. Lehen ordenagailua nire eskuetara iritsi zenetik, etengabe ikasi eta gauza berriak probatzen ibili naiz. Hala ere, nire ilusioa irakaskuntza izan da beti.
Duela 10 urte hasi nintzen gero eta gehiago interesatzen on line eta 2.0 negozioetan, eta dibertsio soil gisa hasi zen hura, azkenean, bizimodu bihurtu zen. Orduz geroztik, hainbat proiektu egin ditut freelance gisa, batez ere, on line mundura jauzi egin nahi duten enpresei laguntzen, oinarri estrategiko egokia eskainiz.
Urte hauetan hainbat proiektutan lan egiteko aukera izan dut: multinazionalak, startup-ak, ETEak, GKEak, elkarteak, etab.
Gasteizko Instagramers komunitatearen sortzaileetakoa eta managerra naiz 2013az geroztik, eta 50 saltoki baino gehiago prestatu ditut tokiko marketin-tekniketan, haien estrategia digitala hobetzeko.
Hainbat urtez Eskozian lan egin ondoren, gaur egun LIN3S Eraldaketa Digitaleko Agentziako taldekide naiz, Marketin eta Harremanetako Marketin Taldeko arduradun gisa eta Athletic Club, Guggenheim Bilbao Museoa, Lookiero, Aldeas Infantiles, Euskaltel, Saunier Duval, Cafés La Brasileña, Gaursa.. bezeroekin lan egin dut, besteak beste.