Zenbat jendek bisitatzen du gure webgunea? Zenbatek errepikatzen dute bisita? Zer atal ikusten dituzte? Zenbat denbora ematen dute bisitan? Zenbat bisita sortzen dizkidate sare sozialetako argitalpenek?
Prestakuntza honetan modu praktikoan ikusiko ditugu web-analisiaren funtsezko kontzeptuak Google Analytics tresnarekin, hasierako konfiguraziotik, emaitzen txosten eta panelen pertsonalizaziora arte.
Beharrezkoa izango da parte-hartzaileek Google Analytics-eko kontu bat izatea beren webguneari lotuta, eta bertara sartzeko aukera izatea, erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.
Parte-hartzaileek ordenagailu bat izan beharko dute Google Analytics kontuari buruzko azalpenak eta adibideak jarraitu ahal izateko.
Dani Arrilucea.