Nola konfiguratu eta aktibatu ‘Instagram Shopping’ aukera, eta nola atera ahalmen handiena funtzionaltasun horri, gure dendako produktu guztiak erakutsi eta salmenta gehiago lortzeko.
Trebakuntza honekin, gure Instagram-eko kontuetan shopping-aukera konfiguratzen eta aktibatzen ikasiko dugu. Gure produktuak argitalpenetan nola etiketatu ikusiko dugu, baita aukera horrek ematen dizkigun ezaugarri guztiak ere, gure jarraitzaileek app-aren bidez eros diezaguten.
Naiara Lertxundi, Community Manager Irudigital-en.