Ni arlo horretan lanean hasi nintzenetik, 1988an, merkataritza kale nagusietan nolako bilakaera gertatzen ari den antz emateko, aski da gure karriketan barna paseotxoa egitea. Memoria ariketatxo bat egiteko eskatuko dizut, eta gogoratzeko, hirugarren mila-urtekoaren hasieran, zure hiriko kale nagusi hartan zer nolako dendak zeuden. Nabarituko duzu bertako merkataritzaren zati handi bat galdu egin dela, eta orain tokirik onenak ehungintzako edo errestaurazioko enpresa handiek dituztela, horietako batzuk mende hasieran oraindik sortu ere egin gabeak zirenak. Eta zer esan estatuko hiri nagusien kanpoaldean ireki dituzten merkataritza gune handi horiez, erosteko ohiturak aldatu baitizkigute eta hirien geografia bera ere bai.
B. Joseph Pine II eta James H. Gilmore idazle ipar-amerikarrak jotzen dira bizipenen ekonomiaren guraso ez ofizialtzat. 1999an argitaratu zuten euren The Experience Economy: Work is Theatre and Every Business a Stage (Bizipenen ekonomia: lana antzezlana da, eta negozio bakoitza eszenatoki bat) eta bertan aurreikusten zuten egungo ekonomian bezeroaren bizipenek egungo ekonomian izango zuten garrantzia. Euren lanean iragartzen zuten komoditizazio aro berri batean, produktu eta zerbitzu gehienak bereizteko zailak diren honetan, kontsumitzaileak, zein zerbitzu edo zein ondasun eskuratu erabakitzeko garaian, fokoa jarriko zuela produktu horiek gozatu edo erabiltzean lortuko zuen bizipenean. Haien iritziz, “zenbat eta nabarmenagoa eta oroigarriagoa izan bezeroak hautemandako bizipena, orduan eta balio handiagoa emango diote eta prezioa handiagoa ordaintzeko prest egongo dira ondasun edo zerbitzuaren truke”.
Dendarilogo eta retail alorreko aholkulari gisa, urteak ditut arlo eta tamaina guztietako merkataritza konpainiei gida moduan laguntzen, eremu latz eta aldakor honetan. Liburu honetan bezeroak maitemintzeko hutsik ez duen formula partekatu nahi dut zurekin, garai honetan lehiakorra izatea eta zuen taldearen etorkizunerako jasangarritasuna sortzea, alegia. Horretarako sekretua honako hiru urrats hauek egitean datza:
- Kontsumitzailearen bizipenen aroan bizi garela kontuan hartu.
- Garai berri honi aurre egiteko irtenbideak eta erantzunak bilatzeko ardura har dezagun, eta ez dezagun fokua jar aitzakietan, krisietan eta konpetentzian.
- Ekintzari ekin diezaiogun, oraingo eta etorkizuneko bezeroekiko harremanak sortzeko modu berriak inplementatuz, biak ala biak enpresa-estrategiaren erdigunean jarrita, eta epe luzera konpetentzia abantaila sostengarria ekarriko duten bizipen bereizgarriak eskainita.
Azkenik, gonbidatu nahi zaituztet abenduaren 12,13 eta 14an, Arabako Errioxako campus enogastronomikoaren bigarren edizioan emango dudan ikastaroan parte har dezazuen, “Denda: gure aukera, gure erronka “ izenburupean, Casa Primician.