Sormenezko komunikaziorako gakoak
Komunikatzea ekintza sortzailea da berez.
Prestakuntza honetan, irtenbide originalak emateko eta aukera berriak sortze aldera beren ingurunean ideiak eta produktuak sortzeko gaitasuna garatuko dute parte-hartzaileek.
Parte-hartzaileei sormena garatzen laguntzea da asmoa, kanpaina originalak eta irtenbide praktikoak erakutsiz, eta “learning by doing” metodoa erabiliz ideiak eta produktuak sortzea, hau da, lanean ari diren bitartean ikastea.
Nola? Pentsatuz, eginez, ezagutza partekatuz eta kanpainak aztertuz, batzuetan sormena gauzarik sinpleenean dagoela egiaztatzeko.
Denok mezu original eta zirraragarri bat sortzeko gai garela erakutsiko dugu, eta sortuko duguna grafikoki gauzatzeko tresnak landuko ditugu, gaur egun erabiltzen ditugun kanal eta bitartekoetan komunikatzeko (irudiak, ikus-entzunezkoak, soinuak, etab.).
Gehienetan, gakoa ez da ideia sortzailea izatea, ideia hori komunikazio-tresna eraginkor bihurtzea da erronka.
Nani Arenas. Turismoan espezializatutako kazetaria eta La viajera empedernida blogaren egilea.