Bezero idealekin konektatu, eta testuen ahalmenarekin salmentak maximizatu
Copywriting-a EDOZEIN PROFESIONALEK bere zuzeneko kanaletan saltzeko ikas dezakeen teknikarik baliagarrienetako (eta ezezagunenetako) bat da.
Islatuta sentitzen bazara:
Orduan, ikastaro hau ZURETZAT DA.
Teknologia aldatu egiten da, kanalak aldatu egiten dira, jendea aldatu egiten da. Atzo YouTube zen, gaur Tik Tok da eta bihar metabertsoa.
Baina badira aldatzen ez diren bi gauza.
Testu limurtzaileak nola idatzi ikasten duzunean, zure bezeroen burua, bihotza eta sakela konkistatzen ikasten duzu.
Copywritingaren helburua zure testuekin SALTZEA da, eta idazkera limurtzailearen mundu liluragarrian sartzeko ezagutu behar dituzun oinarrizko nozioak eskaintzea da ikastaro honen helburua.
Trebetasun hori ikasi eta praktikan jar dezakezu zuk, zure testuen boterearekin gehiago saltzeko.
Ikastaro hau sarrera da copywriting-aren mundura, teknika horren oinarriak ikasteko eta amaitu bezain laster trebetasun hori martxan jartzeko.
Lau ordu hauetan honakoa ikasiko duzu:
Dagoeneko aplikatzen ari diren turismo-sektoreko enpresen eta antzekoen adibideak erakutsiko dizkizut.
Eta ikasitakoa martxan jartzeko ariketak egingo ditugu.
Ikastaroan agertzen diren adibide guztiak turismo-sektorekoak badira ere (agentziak, hotelak, destinoak, upategiak…), teknika antzekoa da sektore guztientzat; beraz, ikasten duzun guztia zure negozioan aplika dezakezu.
Eta horretaz ari garela, funtzionatzen duen teknika izan arren, enpresa gutxik erabiltzen dute; beraz, are errazagoa da lehia horretan nabarmentzea.
Eta gogoan izan idaztea doan dela.
Ikasi mezu limurtzaileak sortzen, like-ak salmenta bihurtzeko, eta aplikatu ikasitakoa amaitu bezain laster.
Natalia Zapatero. Turiskopio Taldeko bazkide zuzendari