Bestelako jarduerak
Goza ezazu Arabako Errioxako aisialdirako eskaintza paregabea Enoconocimiento-ko jarduerek irauten duten bitartean
Goza ezazu Arabako Errioxako aisialdirako eskaintza paregabea Enoconocimiento-ko jarduerek irauten duten bitartean
Ardo ekoizlea aspalditik, belaunaldiak baitaramatza horretan, Arabako Errioxa eraldatu egin da elaborazio metodorik tradizionalenak eta teknologiarik modernoena uztartuta. Egun, inguru honetan, upategi tradizionalak, lurrazpiko kalatuetako upategiak –aintzinean ardoa egiten eta gordetzen zuten etxeen azpian kokatutako kobazuloak; oraindik ere herrietako lur azpian aurki daitezkeenak- zein arkitekto ospetsuek diseinatutako abangoardiako upategiak ikus ditzakegu elkarren ondoan.
Ardoaren kulturaz gain, inguruneak aisiarako aukera ugari eskaintzen ditu, hala nola, herrixka eta trikuharri prehistorikoak ederretsi, aberastasun ornitologiko izugarria duten urmaeletan paseoan ibili, apetak hala emanda Samaniego pertsonaia eta honen alegiak ardatz izango dituen antzerki-afari batera joan… Mahastietan zenbait jarduera ere egin eta goza daitezke, eta honek, urtaro bakoitzean egin ohi diren lanak egiteko aukera emango dizue. Eta honi guztiari amaiera bikaina ematen zaio aihenetan erretako parrilada eginda edota bizikletaz edo kaiakez Ebron barnako paseoak emanda.
Informazio gehiago: