Komunikazio tresna eraginkorrak aplikatu, salmentak handitzeaz gain, upategiaren eta bertako ardoen prestigioa eta irudia hobetzeko
Edukia
Pildora honen helburua da pertsonen arteko komunikazio tresnak hobetu, ezagutu eta berehala aplikatzea gure produktuen aurkezpenen eraginkortasuna handitzeko. Ardoaren munduan, euren lana dela eta, negozioen errentagarritasunik gorena eta bezeroen asebetetasun handienaren bila dabiltzan guztiei zuzenduta dago: Bisiten arreta emaileei, saltzaileei, enologoei, sumellierrei, kudeatzaileei, harreman publikoetakoei etab. Formazioa erabat praktikoa da, eta bertan teoria berehala jartzen da praktikan, egoera errealen irudikapen eta ariketak eginez, eta elkarreragina aldi berean sortzen da bi norabidetan: ikaskideekin eta formatzaileekin. Horrek ikastaroa bizi eta atsegin bihurtzen du.
Irakaslea
Mikel Garaizabal Pildain. Ardoaren kulturaren dibulgatzailea da. Ostalaritza eta Turismoan tituluduna, hala nola Enologian eta Mahastizaintzan, eta Sumelierra. Idazlea, eta telebista eta irratiko hainbat saiotako aurkezle eta laguntzailea.
Data eta ordutegia
Maiatzaren 17an
10:00 – 13:00
3 ordu
Leku
Bodegas Amador García
Avenida del Ebro, 68 – 70
Baños de Ebro
Prezioa
27€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko bazkideentzat
60€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen ez bazkideentzat