Zer da Enoconocimiento?
Enoturismoaren munduan ikasteko, berritzeko eta konektatzeko gunea
Enoturismoan adituenek formazio espezializatu hoberena eskaintzen digute lau jardunaldi motetan
Enoturismoaren munduan ikasteko, berritzeko eta konektatzeko gunea
Enoturismoan adituenek formazio espezializatu hoberena eskaintzen digute lau jardunaldi motetan
Enoturismoa eta Enogastronomia goraka doazen bi joera handi dira. Mundu sentibera eta sentsitiboa, ardoa bera bezalakoxea, xehetasun guztiak maitasunez lantzea funtsezkoa duena. Arlo honetako langileen artean formazio arautua hain eskasa izanda, esperientziak izan du beti lehentasuna, eta ez formazioak; honek establezimenduetarako langileen aukeraketan titulazio eskakizun handirik ez egitea ekarri du.
Formazio beharrak ezberdinak izan arren, arazo komunak daude, eta hobetu beharreko antzeko puntuak, eta formazioa eta esperientzia uztartuta, bikaintasuna lor daiteke.
Enoezagutzaren kudeaketa hau guztiak Enoconocimiento-n egiten du bat. Honek arlo ezberdinetako jarduerak batzen ditu, arlo enoturistikoaren eragileen gaineko 360ºko ikuspegia emanez: hala nola, Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoa, estatuko eta nazioarteko aditu handienekin formazioa eta interes komunak dituzten hainbat profesionalekin harremana uztartzen dituen gunea, edota Enoturismo-Foroa, inspiraziorako eta networkingerako tokia.
Enotursimoan adituenen eskutik datozen abangoardiako joerek, eta Enoconocimiento-tik egiten diren errefentziazko beste guneentarako bidaiek ibilbidea osatu egiten dute, bizipena aberasten duten ikuspuntu berriak ezagutuz.