Erakusle edota ikusle gisa bertaratzea optimizatzeko gakoak
Helburuak
Enpresan mota guztietako ekitaldi publikoak arrakastaz antolatzeko estrategia eta lan metodologia irakastea, esate baterako, profesionalen feria, kongresu, biltzar, erakusketa eta enpresaren ikuskizun sozialetan parte hartzea. Tailerra egindakoan, bertaratutakoek ikasia izango dute nola planifikatu, antolatu eta kontrolatu enpresan egin beharreko edozein ekitaldi, edo profesionalen feriatan erakusle gisa nola parte hartu.
Edukia
- Helburuen definizioa. Zertarako erakusketak? Feria batean izatea errentagarri egiteko gakoak.
- Feria baten logistika eta prestaketa, bertan erakusle izanik.
- Ibilbide orria egitea. Kronogramaren eta timing-aren ezarpena.
- Hornitzaileen hautaketa eta haiekiko negoziazioak.
- Espazioaren eta zerbitzu osagarrien kontratazioa.
- Standaren diseinua eta kontratazioa. Kostuak. Beharrezko baliabideak.
- Ferietan jarraitu beharreko arautegia. Erakusketa, hornidurak, aseguruak, muntaia, desmuntaia, etab.
- Erakusteko produktuak eta bertaratutakoei banatzeko promozio materiala.
- Bezeroen zerrenda eta benetako eta balizko bezeroei gonbidapenak eta akreditazioak igortzea.
- Jardueren eta erakustaldien plangintza. Publikoa gure standera hurbilarazteko gakoak.
- Agenden plangintza. . Feria ez da erakustea bakarrik. Benchmarking-a egiteko eta sektoreko berrikuntza guztiak ikusteko aukera.
- Standean jendeari arreta emango dion pertsonalaren formazioa.
- Logistika: Materialak igortzea, garraioak, alojamenduak, catering-a..
- Arriskuen prebentzioa, kudeaketa eta kontrola.
- Marketin, komunikazio eta hedapen plangintzaren diseinua. Txostena, oharra, prentsaurrekoak, hedabideekiko harremanak.
- Ikuskizunen antolaketa eta HH PPtako ekintzak feriarekin batera.
- Feria aurreko eta feria ondoko merkataritza-ekintzak eta bisitak.
- Feria/ikuskizun bateko gako adierazleak eta F.C.E. (Arrakastarako Ezinbesteko Faktoreak).
- Azken txostena eta feriaren memoria. Analisirako datu baliagarriak. ROI, ROO, Clipping…
- Aurrekontua diru-sailka. Kasu praktikoa.
- Gizarte protokoloa eta enpresa protokoloa.
- Babesa eta co-brandinga bilatzen.
- Egiteko garaia. “Lehen inpresioa aldatzeko bigarren aukerarik ez denean”
ORDUTEGIA ETA IRAUPENA
Martxoaren 9an eta 16an
17:00 – 20:00
Leku
Bodegas Ostatu
Ctra. Vitoria, 1
Samaniego
Prezioa
60€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko bazkideentzat
120€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen ez bazkideentzat
Irakaslea
Javier Lozano
Marketin Teknikaria, Enpresa eta Jarduera Turistikoetan eta MBA-n Teknikaria