Zer da enoezagutza?
Enoturismoan ezagutzak eta esperientziak bizi, sentitu eta partekatzeko modu berria
Enoturismoan adituenek formazio espezializatu hoberena eskaintzen digute lau jardunaldi motetan
Enoturismoan ezagutzak eta esperientziak bizi, sentitu eta partekatzeko modu berria
Enoturismoan adituenek formazio espezializatu hoberena eskaintzen digute lau jardunaldi motetan
Enoturismoa eta Enogastronomia goraka doazen bi joera handi dira. Mundu sentibera eta sentsitiboa, ardoa bera bezalakoxea, xehetasun guztiak maitasunez lantzea funtsezkoa duena. Arlo honetako langileen artean formazio arautua hain eskasa izanda, esperientziak izan du beti lehentasuna, eta ez formazioak; honek establezimenduetarako langileen aukeraketan titulazio eskakizun handirik ez egitea ekarri du.
Formazio beharrak ezberdinak izan arren, arazo komunak daude, eta hobetu beharreko antzeko puntuak, eta formazioa eta esperientzia uztartuta, bikaintasuna lor daiteke.
Horrela sortu da Enoezagutza; formazioa ardoaren eta turismoaren munduarekin lotzeko, zabalera handiko mundu hau -enoturismoa bera bezain modan dagoena- ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko.
Enoezagutzaren kudeaketa hau guztiak Ezagutza Handitu-n egiten du bat. Honek arlo ezberdinetako jarduerak batzen ditu, arlo enoturistikoaren eragileen gaineko 360ºko ikuspegia emanez: hala nola, Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoa, estatuko eta nazioarteko aditu handienekin formazioa eta interes komunak dituzten hainbat profesionalekin harremana uztartzen dituen gunea, edota Enoturismo-Foroa, inspiraziorako eta networkingerako tokia.
Enotursimoan adituenen eskutik datozen abangoardiako joerek, eta Ezagutza Handitu-tik egiten diren errefentziazko beste guneentarako bidaiek ibilbidea osatu egiten dute, bizipena aberasten duten ikuspuntu berriak ezagutuz.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.