Nola aurkeztu modu erakargarrian gure enpresa eta zerbitzuak
Helburuak
- Komunikazio eta harreman trebeziak entrenatzea, enpresa eta zerbitzuak era erakargarrian aurkeztu eta eskaintzeko
- Aurkezpen publikoak prestatzeko metodo edo gidoiren bat ikastea
- Bezeroei aurkezpenak banan-banan eraginkortasunez prestatu eta egiteko jarraibideak ikastea
Edukiak
1. Blokea: Jendaurreko aurkezpenak
- Aurkezpen batean erabiltzeko ahozko hizkuntza: saihestu beharreko espresioak
- Gorputz mintzaira: “ez da esaten dudana bakarrik, baizik eta nola esaten dudan”: begiradak eta buruaren ardatzak, eskuen keinuak, jarrerak, mikroazkurak, etab.
- Paramintzaira: tonua, abiadura, ebakera, ahotsaren intonazioa
Aurkezpenen egitura:
- neure aurkezpenaren helburuak
- hasierak, garapenak eta ondorio erakargarriak
Entzuleak nola kudeatu
- nola erantzun galderei
Kontrako argudioei eta kritikei nola erantzun
- Aurkezpen entseguak: pitch elevator teknika
2. Blokea: bezeroendako aurkezpenak
Aurretiko prestakuntza:
- zer informazio dut bezeroari buruz?
- zer helburu dut aurkezpen horretarako?
- nire aurkezpena bezeroari egokitzen
Aurkezpenak irauten duen bitartean:
- bezero tipologia: nire mezuak egokitzen
- gorputz mintzaira: sinergologiaren inguruko oinarrizko ezagutzak bezeroaren irekiera edo itxiera hautemateko, eta esaten duenaren eta bere gorputz mintzairak adierazten duenaren arteko inkongruentziak igartzeko
Aurkezpenaren bukaera
- bezeroaren feedback-a
- “hurrengo urratsa”: akordioak lotu, bigarren bisitak, ekintza planak, eskaintzak aurkeztu, beste aurkezpen batzuk, etab.
- “hurrengo urratsaren” zehaztapena: zer, nola, noiz, norekin, nori, non, etab.
Bezeroari aurkezteko entseguak
Data eta Ordutegia
Otsailaren 17an eta 24an
9:00 – 14:00
10 ordu
Leku
Arabako Errioxa
Prezioa
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko bazkideentzat 115€
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen ez bazkideentzat 175€
Irakaslea
Patxi Rocha Del Cura