Otsailaren 20an
105€
5 Ordu
Enoturimo formazio berezitua Arabako Errioxako mahastien artean
Enoturismoan berezitutako formazio mundua, nahi duzun lekuan, nahi duzunean.
Formazio berezituko 35 ikastaro baino gehiago, arlo honetako profesionalek euren ezagutza zabaldu, espezializatu edota birziklatu ahal izateko
Hori dela eta, urteoro, Enoturismo formazio plan trinkoa proposatzen zaie. Oso gai anitzeko ikastaro berezituak, profesionalek euren ezagutza handitu, birziklatu eta espezializatu ahal izateko.
Bi orduko ezagutza-pilula txikietatik hasi eta 40 orduko ikastaroak osatu arte. Ardo dastatze profesionalak eta bezeroei arreta hainbat hizkuntzatan ematea. Ardoen uztartzeak eta enoturismoko marketing eta branding formazioa ere bai.
Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoa formazio biltzarra baino askoz gehiago da. Eztabaida, ikaskuntza, hartu-emana eta baita Arabako Errioxa ezagutza ere bada. Ardoaren inguruko turismoa beste maila batean jartzeko elkargunea da, nazio eta nazioarteko aditu nagusienetako batzuekin batera.